SD NEGREIRA 0-3 REAL SOCIEDAD

Aurrera

Realak lehen pausoa eman du Errege Kopan eta Negreiran huts eta hiru goleko emaitzarekin irabazi du. Goti, Zakharyan eta Turrientesen golei esker, donostiarrak bigarren kanporaketarako sailkatu dira.

Txuri-urdinek laster hartu ahal izan dute aurrea Gotik, Sadiqen pasea aprobetxatuz, egin duen golari esker. Aurrelariak, beste aukera on batean, baloia egurrera bidali du. Etxekoek, oso aktibo, oso ondo jokatu dute, Marrero gainditu ezin izan duten arren. Bigarren zatian, euripean, donostiarrek errenta handitu dute Zakharyanek eta Turrientesek ezkerrezk sartu dituzten bi golekin. Sergioren taldeak bere betebeharra ondo egin du eta bigarren txandarako sailkatu. Orain, derbiaren bila.

Fitxa teknikoa:

SD Negreira: Dacuña (Berdullas, min.83), Juan Diego, Senin (kap)(Liñares, min.72), López Mayo, Camaño (Mañán, min.83), Sánchez, Juan Diego, Lagares (Raúl, min.72), Freire, Suárez eta Pereira (Hugo, min.83).

Real Sociedad: Marrero, Odriozola (Aramburu, min.78), Aritz (kap), Ćaleta-Car, Aihen, Turrientes (Soler, min.84), Marín (Gorrotxa, min.72), Goti, Sučić, Zakharyan (Sergio Gómez, min.72) eta Sadiq (Oyarzabal, min.78).

Golak: 0-1: Goti, min.13. 0-2: Zakharyan, min.53. 0-3: Turrientes, min.82.

Epailea: Isidro Díaz de Mera. Txartel horia Ćaleta-Car kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!