RCD ESPANYOL 1-1 REAL SOCIEDAD

Berdinketa agurrean

Agur denboraldi ahaztezin bati. Realak gaur itxi du ikasturtea RCD Espanyolen etxean bana berdinduta. Puntu honekin txuri-urdinek hamargarren postuan itxi dute liga. 

Etxekoak, Europa sartzeko zenbait aukerekin, gogor hasi dira, baina Marrerok ondo erantzun die haien erasoei. Óskarssonek lehen abisua eman du, jaurtiketa gurutzatu batekin, eta ez du barkatu handik gutxira, ordu erdia bete aurretik, sarera errematatuz Sergio Gomezen erdiraketa tipiko bat.

Orri, bigarren zatia hasi bezain laister, bigarrenetik gertu izan da, baina bere errematea atzelari batek marratik atera du. Ondoren Marreroren unea iritsi da. Azpeitirrak hiru geldiketa harrigarri egin ditu etxekoen berdinketa eragozteko. Hala ere, ezin izan du ezer egin Robertok área barrutik egin duen errematean. Partida amaiera aldera gerturatu da eta Sucicen asmatu ez duen aukera kenduta, bi taldetako inork ez du merezi izan garaipena.

Oroimenerako izango den denboraldia amaitu da. Koparekin zerua ukitu genuen eta Europan izango gara datorren urtean. Orain, atseden hartzera eta lau lehiaketa izango dituen urterako pilak kargatzera.

Fitxa teknikoa:

RCD Espanyol: Fortuno, Rubén (Omar, min.79), Calero, Cabrera (kap), Romero, Urko, Exposito, Carreras (Castell, min.73), Roca (Milla, min.46), Terrats (Dolan, min.46) eta Roberto (Kike, min.67).

Real Sociedad: Marrero, Aramburu (Aritz, min.77), Zubeldia (kap), Beitia, Sergio Gómez (Aihen, min.67), Turrientes, Herrera, Soler (Rupérez, min.90), Ochieng (Marín, min.67), Sucic eta Óskarsson (Oyarzabal, min.77).

Golak: 0-1: Óskarsson, min.29. 1-1: Roberto, min.65.

Epailea: José Luis Munuera. Txartel horiak etxeko Cabrerarentzat eta Sergio Gómez, Herrera eta Marrero kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!