ASTEAZKENEAN, ENTRENAMENDU IREKIA ZALEENTZAT

Babesa antzeman dezaten

Egun handia gerturatzen ari da. Erreginaren Kopako Finala larunbatean jokatuko da eta familia txuri-urdina ilusioz da lehen titulua lortzeko aukerarekin. Aukera handia da eta, zaila den arren, dena emango dute balentria lortzeko. Granadan babesa izango dute, 1.500 bat zale han izango baitira.

Taldeak egun hauetan zaleen berotasuna izan dezaten, entrenamendu ireki bat egingo dute asteazkenean Zubietan, gerturatu nahi diren zale guztiek azken bultzada hori emateko finalaren atarian. Lan saioa 09:30ean hasiko da Zubietako z7 zelaian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!