2022ko ZENBATEKOAK: ITXIERA ETA ITZULTZEA

Bazkideek 86.000 euro jasoko dituzte beren lagapenengatik

Klubari egindako lagapenei buruzko 2022ko itxiera egin ondoren, atzo mezu elektroniko bat bidali zitzaion Reale Arenan ligako eta Kopako partidaren batean txartela saldu zaion bazkide bakoitzari. Jakinarazpen horretan, ordainduko zaion zenbatekoaren berri eman zaio.

Abuztuaren 1etik abenduaren 31ra bitartean klubari egindako lagapenetatik datoz zenbatekoak (Reale Arenan jokatutako 13 partida zenbatu dira). Guztira, 3506 bazkide 86.000 euro jasoko dituzte 2022an egindako lagapenengatik.

Abuztuan estreinatu zenetik, partidaren batera joaterik ez zuten bazkideei zuzendutako zerbitzu honek harrera positiboa izan du. Lehenengo hilabeteetan 7.000 bazkide txartel baino gehiago utzi zaizkio klubari (5.823 txartel saldu dira, hau da, sarreren salmenten %15a). Lagapenak 22-23ko edozein partidatarako daude eskuragarri. 

Klikatu HEMEN informazio gehiagorako

Bestalde, Realzale App-aren bidez senideei edo lagunei egindako lagapenak beste aukera on bat bezala finkatuta daude. Abuztuan ligako debuta egin zenetik, 7.000 bazkide txartel baino gehiago utzi zaizkie senide edo lagunei.

Bi lagapenak, Realzale App-atik

Realzale App-ak 57.700 deskarga ditu dagoeneko. Hobetzen jarraitzen du 2018an merkaturatu zenetik, eta erabilgarritasun handiko erreferentzia gisa finkatu da, bereziki gure bazkideentzat (26.000 bazkide baino gehiago daude lotuta Realzale App-ean).

Klikatu HEMEN eta jaitsi Realzale App-a

600.000 puntu baino gehiago 2022an Realzale Programarekin

Urtarrilaren 16an 2022ko itxiera egin zen Realzale Programan. Familia txuri urdinak 600.000 puntu baino gehiago kudeatu ditu itxiera honetan. Beste urte batez, 18.000 realzale baino gehiagok onurak izan dituzte, gure hamalau marka elkartuetan egindako kontsumoari esker. Amaitu berri den urte honetan zehar, 2.534 bazkide estreinatu ziren Realzale Programan.

2017. urtearen amaieran abiatu zenetik, Realzale Programak 2.600.000 puntu baino gehiago banatu ditu noizbait urtez urte hazten ari den ekimen honetan konfiantza jarri duten 28.000 realzalen artean. 28.000 realzale horietatik, %86a bazkideak dira.

Hau dena ez litzateke posible izango gure hamalau marka kolaboratzaileen fideltasunik gabe: RS Shop, Super Amara, BM Supermerkatuak, Repsol, Halcon Bidaiak, Euskoauto, Finetwork, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Montte, Chillida Leku eta IBK Bike.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!