Real Sociedad - Real Madril

Bertan behera, denboralearen ondorioz

Emakumezkoen taldeak igande honetan Zubietan Real Madrilen aurka jokatu behar zuen partida bertan behera geratu da, Madrilgo erkidegoa astintzen ari den elur denboraleagatik eta errepideek joan-etorrietan duten arriskuagatik. Lehiaketa epaileak atzerapena baieztatu du eta partida jokatzeko data berria zehazteke dago.

Lehiaketako epailearen ebazpena

Gaur, lehiaketako epaile honek Emakumeen Futboleko Federazioko Lehen Mailari atxikitako Real Madril femeninoaren idazkia jaso du. Idazki horretan, gure herrialdea, bereziki Madrilgo Erkidegoa, astintzen ari den denboraleak eragindako baldintza klimatologiko txarrengatik eta Donostiarako joan-etorrietan errepideek duten arriskuagatik, asteburu honetan Realaren aurka jokatuko den partida atzeratzea eskatzen da. Ondorioz, kasu zehatzari aplika dakizkiokeen salbuespenezko baldintzak kontuan hartuta, eta Araudi Orokorraren 239. eta 240. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, lehiaketako epaile honek

ADOSTEN DU: Asteburu honetarako aurreikusita zegoen Real Sociedad de Futbol eta Real Madriden arteko Lehen Mailako Emakumeen Futbol Federazioaren norgehiagokaren ospakizuna atzeratzea, organo honek erabakiko duen denboran ahalik eta gertuen dagoen data berri batera, hura jokatzea ahalbidetzen duten inguruabar guztiak egiaztatu bezain laster.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!