Realak aurrera sarrai bere prestakuntzarekin eta gaur arratsaldean, partida txukun batean, bana egin du Stade Rennais taldearen aurka Zubietan.
Lehen zatia ez da, jokoari dagokionez, onegia izan. Bi taldeetako batek ere ez du arriskurik sortu eta jokoak ez du zehaztasun handirik izan. Bigarren zatiaren hasieran, Oyarzabalen jokaldi polit baten ondoren, Rupérez gazteak bat eta hutseko egin du boleaz. Sergio Franciscoren mutilek itxura onarekin amaitu dute norgehiagoka, baita beste golen bat sartzeko aukerekin ere. Hala ere, bi minutu faltan, Meite aurrelariak, buruz, banakoa egin du.
Beste proba on bat izan da txuri-urdinentza uda garai honetan. Datorren asteburuan amaituko da aurredenboraldia Bournemouthen aurkako partida bikoitzarekin.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro (Marrero, 60.min), Rupérez (Aramburu, 60.min), Aritz (Zubeldia, 60.min), Pacheco (Martín, 60.min), Sergio Gómez (Aihen, 60.min), Gonzalez de Zárate (Gorrotxa, 60.min), Turrientes (Marín, 60.min), Sucic (Brais Méndez, 60.min), Goti (Barrene, 60.min), Oyarzabal (Take, 60.min) eta Carrera (Karrikaburu, 60.min).
Stade Rennais FC: Samba, Brassier (Ait Boudlal, 30.min), Roualt (kap.), Jacquet, Merlin (Bamba, 81.min), Santamaría, Fofana, Rongier, Blas (Bertug, 60.min), Mousa (Nagida, 74.min) eta Kalimuendo (Meite, 65.min).
Golak: 1-0: Rupérez, 50. Min. 1-1: Meite, 88.min.
Epailea: Rivas Etulain. Txartel horia atera die Carrera eta Pacheco jokalariei.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin