Real C 1 - 2 Sestao River

Bukaera arte borrokatu dute

Vídeo

Gure hirugarren taldeak galdu egin du Sestao Riverren aurka Zubietan, urteko lehen partidan. Norgehiagoka bisitarien nagusitasunarekin hasi da eta Reala atzean geratu da, Sestaoren erasoa pazientziarekin irakurtzen. Marrerok aurkarien erasoa gelditu du eta lehen gola salbatu du, behetik egindako esku-hartze handi batean. Etxeko taldeak pazientziaz eutsi du Sestaoren haizetea eta kontraerasoan mina egin du. Gure erasoak baloi luze bat bota du eta aurkarien atezaina ezustean harrapatzeko zorian egon dira, baina kanpotarrak irteera bikaina egin du gola salbatzeko. Lehen zatiko azken minutuak joan-etorri etengabean jokatu dira eta txuri urdinek hainbat aukera arriskutsu izan dituzte, baina atzealde bizkaitarrak area blokeatu du.

Bigarren zatiak kolpe handia ekarri dio etxeko taldeari: penaltia Marreroren area barruan eta Sestaoko Villarren gola. Etsipenean erori gabe, txuri-urdinek gogor jarraitu dute erasoan eta berdinketa bilatu dute. Eta iritsi da. Berreskurapena eta kontraerasoa, Baldak ezkerraldean jaso du eta jaurtiketa izugarria gurutzatu du atearen beste aldera, ezinezkoa bisitarien atezainarentzat. Berdinketa markagailuan, baina azken minutuetan bizkaitarrek azken gola sartzea lortu dute ezkerraldetik barneratu ondoren. Amaiera. Azken segundura arte egin dute borroka. Datorren astean txuri-urdinek Gernika jasoko dute. AUPA REAL!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad C: Marrero, Carbonell, Zoilo, Obeso, Zubillaga, Goñi, Karrikaburu (69.min, Lespinasse), Kortajarena, Regil (69.min, Balda), Magunazelaia (82. min, Teijeira), Rodriguez.

Sestao River: Barandiaran, Mateo, Huete, Villar, Pan, Álvarez (69.min, Huidobro), Zumalacarregui, Auzmendi (85.min, Bujan), Galan, Omar (45.min, Bujan), Bravo.

Golak: 0-1: Villar, min.48; 1-1: Balda, min.73; 1-2: Pascual, min.88

Epailea: Julen Fermín Escalero. Txartel horia erakutsi die etxeko Kortajarenari. Carbonelli eta Regili, eta kanpoko Villarri, Álvarezi eta Bravori. Etxeko Carbonell kanporatu du txartel gorria erakutsiz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!