Larunbatean, hilak 19, San Mamesen (20:00etan) jokatuko den Athletic Club-Real Sociedad partiduak bigarren helburu bat ere izango du: Euskaraldiaren sustapena.
Atzo burutu zen aurkezpenaren prentsaurrekoa eta bi zati nagusitan banatu zen. Erakundeei dagokiena izan da lehena, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaran, Euskaraldiaren koordinatzaile Goiatz Urkijo, Realeko lehendakariorde Joseba Ibarburu eta Athletic Clubeko lehendakariorde Nerea Ortizen adierazpenekin. Hizlariek, bi klubek euskararen alde duten konpromiso handia nabarmendu dute eta Euskaraldiaren inguruan abian jarri diren jardueren berri eman dute.
Prentsaurrekoaren bigarren zatia aldiz, kirolari lotutakoa izan da eta Natalia Arroyo, Realeko entrenatzailea; Nerea Eizagirre, Realeko kapitaina; Iraia Iturregi, Athletic Clubeko entrenatzailea; eta Garazi Murua, Athletic Clubeko kapitaina izan dira parte hartzaileak. Lau protagonistek nabarmendu dutenez ilusio berezia egiten duen norgehiagoka dela. Bestalde, euskararen alde egiteko pizgarriaz gain, badu beste bat, partida San Mamesen jokatuko denez, derbia are bereziagoa izango da.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin