Realak omenaldia egin zien atzo 2022-23 denboraldiaren amaieran baja jaso zuten futbolariei. Ficoban egindako ekitaldi eder batean, eta talde txuri-urdinean izan ziren teknikari eta taldekideez inguratuta, harrobiko jokalari multzo honek, bere familiekin batera, esker ona jaso zuen. Horrez gain, Landarbaso abesbatzak eta Euskadiko Gazte Orkestrak aktuazio eder bat egin zuten.
Ekitaldiaren amaieran omendutakoen taldekideak izan ziren gure kamiseta defendatu zuten eta beti gure familia txur-urdinaren kide izango diren gazte hauei oroimenezko kamisetak emateaz arduratu zirenak.
Arratsalde ederra izan zen, Zubietan egon ziren bitartean dena eman zuten futbolariei eskerrak emateko, baina ez zuten Realean aurrerapausorik emateko zorterik izan.
Hauek izan ziren omenduak:
Emakumezkoen B taldea: Nora Linazasoro
Emakumezkoen C taldea: Anne Navarro, Ana Celaya.
Real C: Oier Arribas, Moha Gourmat, Aimar G. Heredia, Eneko Azurmendi, Asier Zeberio, Igor Irazu, Javi Antomas, Beñat Almandoz.
A Jubenila: Asier Franco, Beñat Arratibel, Oihan Obregozo.
Easo: Jakes Sarabia, Danel Laskibar, Manex Ibarrondo, Miguel Álvarez.
Kadetea: Eñaut Letamendi, Oier Cueva, Telmo Etxeberria.
Teknikariak: Jon Berastegi, Edurne Munarriz, Erik Urzelai, Unai Martínez.