SEVILLA FC 1-0 REAL SOCIEDAD

Ez da nahikoa izan

Vídeo

Realak denboraldi amaieran saria lortzeko zituen aukera txikiak galdu ditu gaur. Txuri-urdinek porrota jasan dute Sanchez Pizjuan zelaian (1-0). Zehaztasuna falta izan da emaitza ona lortu ahal izateko. Neurketa ona izan da, baina ez da nahikoa izan Sevillan puntuak lortzeko.

Etxeko taldea intentsitate handiarekin hasi da, beti bezala. Hala ere, gipuzkoarrak sendo aritu dira defentsa lanetan eta Sevillak aukera gutxi izan ditu. Sarabiak lehen gola lortzeko aukera izan du, baina Moyak saihestu du. Reala eroso aritu da zelaian. Taldeak bazekien neurketaren garrantzia handia zela. Eraso lanetan gero eta gehiago gerturatu da arerioaren atera. Januzajen burukadak eta Oyarzabalen ezkerkadak arriskua ekarri dute. Atsedenaldira iritsi aurretik Moyak geldiketa bikaina egin du Sandroren gola saihesteko.

Bigarren zatiaren hasiera erabakigarria izan da. Llorentek penaltia egin dio Sandrori eta Ever Banegak neurketaren gol bakarra lortu du Moya gaindituz. Realak neurketa iraultzea bilatu du eta behin eta berriz gerturatu da Sevillaren atera. Taldeak saiakerak egin ditu, baina ezin izan du berdinketa lortu Bautistaren burukada batean. Posible izan da Juanmik penalti bat jasan izana azken minututan. Bultzada bai, iritsi ere bai, baina golik ez. Bi neurketa falta dira denboraldia era onenean amaitzeko.

 

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: David Soria, M. Layún, Mercado, Lenglet, Escudero (kap), Roque Mesa (Geis, min.79), Nzonzi, Ever Banega, Nolito (Correa, min.69), Sarabia (Vazquez, min.86) eta Sandro.

Real Sociedad: Moyá, Odriozola, Llorente R., Raúl Navas, De la Bella (Rodrigues, min.89), Illarra (kap), Zurutuza, Januzaj (Juanmi, min.67), Canales, Oyarzabal (Bautista, min.81) eta Willian J.

Gola: 1-0: Ever Banega, min.47.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia erakutsi die etxeko M. Layun, Ever Banega eta Mercadori eta kanpoko Zurutuza eta Willian Joseri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!