YOKOHAMA FC 1-2 REAL SOCIEDAD

Garaipena Japoniako bira ixteko

Vídeo

Realak sentsazioak hobetzen jarraitzen du eta gaur Japan Tourra itxi du Yokohama FC taldeari bat eta bi irabazita. Oskarssonen bi golek garaipena eman diote gipuzkoarrei.

Partida hasieratik txuri-urdinak txispa gehiagorekin nabaritu dira (normala egunak aurrera egin ahala) eta abagune ugari sortu dituzte. Zubeldiak zutoinera bidali du baloia eta, handik gutxira, Oskarssonek buruz sartu du gola, Barrenek erdiratu ostean. Reala nagusi izan da eta, atsedenaldia baino lehen, Gorrotxari egindako penalti bat sare barrura bidali du Islandiako aurrelariak bere bigarren gola egiteko.
Bigarren zatian taldeak intentsitate handiz eta abaguneekin jarraitu du. Martinek erremate bat langara bidali du baina etxekoak izan dira, amaieratik gutxira, gola egin dutenak markagailua estutzeko. Proba ona izan da bira amaitzeko eta, batez ere, lehiaketa ofizialaren hasierari begira erritmoa hartzen jarraitzeko.

Fitxa teknikoa:
Yokohama FC: Slowik (Ishii, 60'), Suzuki (Ito, 46'), Iwatake (kap) (Nduka, 60'), Fukumori (Yamazaki, 46'), Kubota (Komai, 60'), Lara, Kumakura, (Endo, 46'), Nakano (Queiroz, 46'), Ogawa (Muroi, 30') (Shimbo, 60'), Ito (Minata, 46') eta Sakuragawa (Lukian, 30').
Real Sociedad: Marrero (Arana, 70'), Rupérez (Traoré, 46'), Aritz (kap) (Martín, 46'), Zubeldia (Pacheco, 46'), Sergio Gómez (Aihen, 46'), Gorrotxa (González de Zárate, 46'), Turrientes (Marín, 46'), Rodríguez (Goti, 46'), Take (Brais Méndez, 46'), Barrene (Mariezkurrena, 46') eta Óskarsson (Karrika, 46').
Golak: 0-1: Oskarsson, 16. min 0-2: Oskarsson, 42. Min. 1-2: Yamazaki, min.87.
Epailea: Hiroyuki Kimura.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!