Gure hirugarren taldeak lau eta huts irabazi dio AD San Juani gaur arratsaldean Zubietan. Lehen zatian aukerak izan dituzte bi taldeek baina argienak talde txuri-urdinarenak izan dira; hala ere, gola ez da iritsi lehen minutuetan. Hainbat saiakera eta gero, etxeko taldearen lehen gola iritsi da, Ramirezek eskuinetik egindako jokaldi baten ondoren, Arrutik barrura errematatu duena. Une horretatik aurrera, Realak beste martxa bat hartu du.
Aldageletatik igaro ondoren talde txuri-urdinak aurrerapauso bat eman du. Bigarren zatia hasi eta bi minutura, Eceizabarrenaren jokaldi on baten ondoren, Arrutik baloia ate barrura bultzatu besterik ez du egin behar izan. Hala ere, taldeak intentsitatearekin jarraitu du, eta atzetik hasitako jokaldi on baten ostean, Mariezkurrenak penaltia jaso du. Mariezkurrenak berak penaltia jaurti du hirugarrena egiteko. Kanpoko taldearen erantzuna bilatu du eta, horren ondorioz, Realak espazioak aprobetxatu ditu. Kontraeraso batean, Mariezkurrenak gola egin du Arrutik egindako jokaldi bikain baten ostean. Gure bigarren filiala datorren larunbatean Arenas Club de Getxoren aurka hiru puntu lortzen saiatuko da. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real C: Olasagasti, Merino, Beitia, Arruti (Martin), Mariezkurrena (Gorosabel), Ramirez (Pontones), Lete, Julen Zubelzu (kap.), Otadui (Garro), Olarra (Díaz de Alda) eta Eceizabarrena.
AD San Juan: Aldave, Tierno, Mendoza, Morillas (Martiarena, min. 53), Iriguibel, Marcos (Galeano, min. 53), Jesús (Altxu, min 72), Eder, Mario, Lander (Alberca, min 72) eta Recalde (Ignacio Fernández, min.53).
Golak: 1-0: Arruti, min. 30; 2-0: Arruti, min. 48; 3-0: Mariezkurrena (pen.), min. 68; 4-0: Mariezkurrena, min. 74
Epailea: Aranda Bujedo. Txartel horia erakutsi die etxeko Olarra, Eceizabarrena y Merinori eta kanpoko Chueca, Recalde, Tierno, Martiarena y Fernandezi.