Reala Zubietara itzuliko da igande honetan, gehiago lortzeko gogoz. Helburua, zale txuri-urdinen aurrean berriro ere hiru puntuak batzea izango da.
Nahiz eta norgehiagoka paregabeak egin, donostiarrak hainbat jardunaldi egin dituzte garaipenarekin topo egin gabe. Natalia Arroyoren taldekideen joko maila handituz doa, baina ez da nahikoa hiru puntuak lortzeko. Bi areatako akatsak behin baina gehiagotan zigortu dute taldea eta puntu horiek hobetu beharko dituzte berriro irabazi nahi badute. Jokalariek irmotasuna erakutsi nahi dute berriro eta asteburu honetatik bertatik hasi nahi dute.
Aurrean Sporting Club de Huelva izango dute, hau da, orain dela aste terdi Superkoparako finalerako txartela lortu zuten talde berberaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Huelvako taldearen defentsari aurre egitea zaila izango da, atzean isten den eta kontraerasora jokatu ohi duen talde bat baita.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin