Reala Erreginaren Kopatik at geratu da. Partida on batean, donostiarrak luzapenera iristeko zorian izan dira, baina ez dute asmatu azken metroetan bigarren gola egiteko. Etxekoek, ordea, asmatu egin dute bi eta bat partida aurrera ateratzeko. Borroka egin dute eta gertu izan dira. Lastima.
Neskak oso ondo sartu dira partidara. Etxekoak baino gehiago izan dute baloia eta erraztasunez iritsi dira arerioaren areara. Beristain goletik gertu egon da, baina bere burukada kanpora joan da, zutoinetik oso gertu. Handik gutxira, zorigaiztoko jokaldi batean, Luciak gola egin du baloia bere hankean jo eta gero Etxezarretaren aldaratze baten ostean. Oso zorte txarra. Gonzalo Arconadarenak buelta eman diote kolpe horri eta handik hiru miinutura berdinketa lortu dute. Beristainen erdiraketa eta Nahikariren errematea barrura. Berdinketa eta luzapenetik gol batera.
Bigarren zatian indarrak berdindu egin dira, baina azken txanpan gipuzkoarrak gora joan dira eta gutxi falta izan zaie gola egiteko. Zornozak izan du aukera oso argia, baina bere boleakada atezainaren eskura joan da. Hor egon da luzapena. Lastima. Txuri-urdinak partida irabazteko zorian izan dira baina ez da posible izan eta azkenean galdu egin dute Luciak kontraerasoan sartutako gol batekin. Kopatik at geratu da Reala. Amaitu da denboraldi ofiziala. Orain, atseden hartzera eta pilak kargatzera datorren kurtsorako.
Fitxa teknikoa:
Athletic Club: Ainhoa, Moraza, Garazi, Nekane (Ibáñez, min.86), Maite, Eunate, Damaris, Cirauqui (Perea, min.76), Lucía, Erika eta Gimbert.
Real Sociedad: Mariasun, Gaste, Etxezarreta, Mendoza, Bea, Itxaso, Chini (Baños, min.67), Leyre (Eizagirre, min.71), Zornoza, Beristain (Manu Lareo, min.85) eta Nahikari
Golak: 1-0: Lucía, min.28. 1-1: Nahikari, min.31. 2-1: Lucía, min.90.
Epailea: Sánchez Miguel. Txartel horiak: Moraza, Damaris eta Leyre.