Puntu garrantzitsu batekin itzuli dira txuri-urdinak Coruñatik, eta ia atsedenik gabe berriz ere 21. jardunaldia jokatuko dute Zubietan, UD Granadillaren aurka, igande honetan 11:00etan.
Txuri-urdinak berriro hasi dira puntuatzen, eta seigarren jarri dira sailkapenean, goiko postuekin parekatutako borrokan, Deportivo Abanca, Athletic Club eta Levante UD taldeekin batera. 9 jardunaldiren faltan lehia oso borrokatua dagoela esan daiteke.
Realetik bederatzi puntura dago UD Granadilla taldea, hamargarren postuan, hain zuzen ere. Gonzalo Arconadaren neskek azken lau partidak irabaztea lortu dute etxekoen artean, baina tenerifetarrak dinamika onean daude eta partida horietan ohikoa den intentsitatearekin jokatzera aterako dira zelaira. Gipuzkoarrak ez dira gutxiago izango, eta kontzentratuta eta ondo aritu beharko dira partida irabazteko.
Taldea Zubietan itzuliko da lehiara, eta garaipena bilatuko dute euren zaleekin ospatu ahal izateko. Vamos katean ikusi ahal izango da partida.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin