AH&BC AMSTERDAM 7-0 REAL SOCIEDAD

Harro

Vídeo

Europako txapeldunorde. Historiako 110 urteetan ez zuen oraindik inork lortu. Gure belar hockeyeko taldeak ezin izan du finala irabazi gaurkoan. Azken pausoa falta izan zaie. Baina ez dago ezer aurpegiratzeko talde gazte honek egindakoaren ondoren. Kontinenteko bigarren talderik onena. Gaur arratsaldean, etxeko AH&BC-ren aurka, aurpegia eman dute nahiz eta zazpi eta huts galdu. Gaur porrota jasan dute, baina familia txuri-urdinaren eta hockey guztiaren errespetua, miresmena eta txaloak irabazi dituzte. Bejondeizuela. Historia egin duzue, eta oraindik asko geratzen da aurretik

Neurketa azkar jarri da etxekoen alde, bi gol sartu ondoren lehenengo hiru minutuetan. Amsterdameko taldea nagusi izan da hasieratik. Gipuzkoarrak saiatu dira, intentsitatea jaitsi gabe, baina aurreran Europako talderik onena zegoen. Lehenengo laurdena amaitu baino lehen AH&BC-k beste gol bat sartu dute penalti korner berri batean. Bigarren laurdenean txuri-urdinak gehiago gerturatu dira etxekoen areara eta emaitza murrizteko gertu egon dira Pilar Campoyren jaurtiketa batekin, baina atezainak bikain gelditu du. Ia azkeneko minutuan, etxekoen gol bikaina. Nagusi ziren.

Aldageletatik igaro ondoren nekeak eragina izan du donostiarrengan. Baina aurpegia ematen jarraitu dute neurketa osoan zehar. Azkenean, holandarrek beste hiru sartu dituzte finala ixteko.

Amaitu da Eurohockeya. Amaitu da ametsa, baina onena oraintxe hasi da. Gure belar hockeyeko taldeak etorkizun bikaina du hemendik aurrera eta seguru arratsalde historiko asko izango ditugula aurretik. Baina honek ez du atzera bueltarik: EUROPAKO TXAPELDUNORDE GARA. Zorionak eta atxurrak gora.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!