Realak Granada CF taldea hartuko du etxean igandean, 12:00etatik aurrera Liga F txapelketako 17. jardunaldian.
Levanteren aurka garaipena eta sailkapena lortu ondoren, txuri-urdinak konfiantzaz iristen dira partida honi aurre egiteko. Bi taldeak elkarren aurka aritu ziren F Ligako bigarren jardunaldian eta Granadako taldeak gutxigatik lortu zuen garaipena, lehen zatian Realeko jokalari baten kanporaketak baldintzatutako neurketa batean. Donostiarrak gogoz iristen dira, baina hankak nekatuta, intentsitate handiko bi topaketaren ondoren. Natalia Arroyo entrenatzaileak nabarmendu duenez, "asteko lehen bi erronkei aurre egin diegu, bederatzi puntuetatik sei batuta, eta hirugarren garaipenarekin biribildu behar dugu".
We are Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin