Realak hiru puntu baliotsu lortu ditu Mestallara egindako bisitan. Elxen gertatu zen bezala, luzapenean sartutako gol batek eman dizkie hiru puntuak txuri-urdinei.
Neurketa ondo hasi da. Realak baloiaren jabe izan nahi izan du, eta lortu egin du, erritmoa markatuz eta erasoan nolabaiteko argitasunez iritsiz. Hainbat saiakera egin ostean, ordu erdia bete baino lehen, txuri-urdinak aurreratu dira Sučićen gol eder bati esker. Kroaziarrak sarearen goiko izkinara bidali du Ochiengek ezin hobeto lagatako baloia. Mestallakoek erreakzionatu egin behar izan dute, eta gola jaso ostean metro batzuk aurreratu dira. Danjumak, banakako jokaldi batean, Hugo Durori gola ia bandejan uzteko aukera izan du, baina Jon Martín hor zegoen, jokaldia eragozteko. Donostiarrek bi kontraeraso on izan dituzte atsedenaldia iritsi aurretik aldea bikoizteko, baina ez Guedesek ez Oyarzabalek ez dute asmatu Dimitrievskiren aurrean.
Bigarren zatia gure kapitainaren beste aukera argi batekin hasi da. Sučićek espaziora bidalitako baloia Oyarzabalek kanpora bidali du, oso gutxigatik. Etxekoek berdinketa lortu dute ordu laurdena bete aurretik. Mayolek botelaister ezin hobea jo du, eta baloia Remiroren ateko goiko izkinan amaitu da. Berdinketaren ostean Realak sufritu egin du, baina Yangelek egindako jokaldi on bati esker, kanpotarrek penaltia izan dute, eta Solerrek sareetara bidali du, Matarazzoren taldea berriro aurretik jartzeko. Partida gipuzkoarren garaipenerantz zihoan, baina amaieratik gertu, aurrelariaren gertuko errematea eragotzi nahian, Beitiak bere atean sartu du baloia, eta etxekoek berriro berdindu dute. Oso gutxi falta zen, baina Elxen gertatu bezala, txuri-urdinek garaipenaren bila jarraitu dute eta korner bateko jokaldi batean, Barrenek baloia gogor jo eta sarearen goiko izkinara bidali du, txuri-urdinei garaipena emateko.
Ligako etenaldi luze- luzearen aurretik lasaitasuna ematen duten hiru puntu. Sufrituta, baina asko balio duen garaipena lortuta.
Fitxa teknikoa:
Valencia CF: Dimitrievski, Maffeo, Pepé, de Haas, Gayá (kap.) (Vázquez, 82. min.), Ugrinic (Otorbi, 46. min.), Guido (Elliott, 69. min.), Mayol, Danjuma (Rioja, 88. min.), Javi Guerra eta Hugo Duro (Blázquez, 82. min.).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Beitia, Martín, Sergio Gómez (Aihen, 69. min.), Gorrotxa (Herrera, 69. min.), Soler, Sučić (Zakharian, 88. min.), Ochieng (Barrene, 61. min.), Guedes eta Oyarzabal (kap.) (Óskarsson, 61. min.).
Golak: 0-1: Sučić, 26. min. 1-1: Mayol, 57. min. 1-2: Soler (pen.), 76. min. 2-2: Beitia (bere atean), 84. min. 2-3: Barrene, 92. min.
Epailea: José Luis Munuera. Etxeko de Haas eta Gayá, eta kanpoko Sučić txartel horiarekin zigortu ditu. Óskarsson kaleratu du txartel hori bikoitzagatik, 96. minutuan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin