REAL SOCIEDAD-CÁDIZ CF (OSTEGUNA, 19:00)

Informazio erabilgarria

Realak eta eta Cadiz CF taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar 19:00etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Keler Espazioa

Gastrogunea 17etatik aurrera irekiko da.

Gonbidapenak (Sanse eta emakumezkoen taldea)

Aprobetxa ezazu partidara zatozela gonbidapena jasotzeko, bai Sanseko partidarako (ostirala, 21etan), bai emakumezkoen taldearen festarako (igandea, 12etan). Bi kasuetan, 17etatik 19etara jaso ahal izango dira leihatilan. Ordutegiak, esteka honetan.

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 18etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Txartel Infantila

Cadiz CF taldearen aurkako partidan pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da. Beste batzuetan ezarri den neurri hau aplikatu da asistentziari eta Realzale Programarako puntu metaketari laguntzeko

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Ohorezko sakea

Txuri Urdin taldeak merezitako omenaldia jasoko du partidaren atarian eta ohorezko sakea egingo du. Donostiako taldea denboraldi honetan izendatu da, eta lehen aldiz, ligako eta kopako txapeldun, urte bikaina osatuz.

Reale Arenako denda eta tabernak

Reale Arenako denda zabalik egongo da 10etatik 20etara. Bestalde, estadioko tabernak martxan egongo dira ateak irekitzen direnetik eta ohiko barra zerbitzua eskainiko da.

Bazkideentzako arreta (gorabehereak) eta sarrerak

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, martxan egongo dira 17etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen den edozein gorabehera konpontzeko. Bestalde, online salmenta martxan dago. Sakatu esteka honetan zure sarrera erosteko.

Bizikleten aparkalekua

Aste barruan jokatuko denez, bai lehen taldearen partidan, bai Sanseren partidan, ez da bizikletentzako aparkalekurik egongo Amara Berri ikastetxean. Igandean izango da berriro martxan, emakumezkoen taldearekin batera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!