Reale Arenak, azken urtetan bezala, nesken derbia jasoko du Reala eta Athletic Clubaren artean. Partida datorren igandean (urriak 13) jokatuko da, 16:00etan. Aukera ezinhobea da taldea animatzera joateko eta emakumeen futbolari merezi duen bultzada emateko.
Derbia ikusteko informazioa:
- Bazkideak honako ateetatik sartu beharko dira: 1,2,19 eta 20 (Tribuna Nagusia) edota 9,10,11 eta 12 (Ekialdeko Tribuna).
Partida honetarako sarrerak ez dute eserleku konkretua izango.
Bestalde, persona helduek eserlekurako eskubidea duten ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei’ txartelekin sartu ahal izango dira.
Zaleentzako sarreren salmenta honela egingo da:
Estadioko bi zonako sarrerak ipiniko dira salgai:
. Tribuna Nagusia, Beheko Eraztuna, 20 euro. 14 urtez beherakoentzat, 10 euro.
. Tribuna Familiarra, Goiko Eraztuna, 10 euro. 14 urtez beherakoentzat, 5 euro.
Online salmenta: zabalik gaurtik urriaren 13ko 14:00ak arte.
Lehiatilan salmenta:
- Urriak 4, ostirala: 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 19:00.
- Urriak 5, larunbata: 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 19:00.
- Urriak 6, igandea: 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 19:00 eta partida amaieratik (Real – Getafe) 21:00ak arte.
- Urriak 12, larunbata: 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 19:00.
- Urriak 13, igandea: 10:00 - 16:00.
Probintziko autobusak
Gizonezkoen lehen taldeko partidetan bezala, probintziko autobusen zerbitzua martxan egongo da partida honetarako ere. Izen emateko modua ohikoa izango da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin