Realak eta Iris Arnaizek akordioa lortu dute jokalaria talde txuri-urdinean jokatzeko 2022-23 denboraldiko amaiera arte.
Arnaiz libre iritsi da azken lau denboraldietan Coruñako Deportivon aritu ondoren. Gijongo jokalariak 27 urte ditu, eta Langreon eta Oviedo Modernon aritu da (7 denboraldi), Depor taldera joan aurretik.
Gipuzkoako Poliklinikan azterketa medikoa egin eta Reale Arena bisitatu ostean, Joseba Ibarburu presidenteordeak lagunduta, "pozik" agertu da "asmo handiko proiektu batean parte hartzeagatik". Arnaizek esan duenez, "Eskarmentua eta defentsako lana eman ditzaket, ahal dudan guztian lagunduko dut. Iazko emaitzak hobetzen eta ahalik eta goren egoten saiatuko gara".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin