Argazkiak: Stefan Deems.

Vídeo

REAL SOCIEDAD 2–1 ALSTER

Izugarria!

Vídeo

Hitzik gabe. Izugarria. Historiarako neurketa. Realak 2-1 gainditu du Alster taldea Eurohockey Club Cup txapelketako finalerdietan. Txuri-urdinek partida borobila jokatu dute, akatsik gabe eta Europako arerio indartsuenetarikoa gainditu dute. Maria Goenak eta Nereba Belzuneguik garaipenaren golak lortu dituzte. Finala bihar jokatuko da, 16:15ean, Amsterdamen aurka.

Donostiarrek ezin hobe hasi dute partida. Konzentrazio handia erronkari aurre egiteko. Hasiera orekatua izan da. Bi taldeek lehen gola izan dute penalti kornerren bidez, baina atezainek saihestu dute. Realak maila onena erakutsi du.

Bigarren laurdenean alemaniarrak nagusi izan dira eta lehen gola gertu izan dute. Jaurtiketa zutoinera joan da. Ondoren, beste penalti korner batean, Maria Goenak abantaila lortu du Realarentzat. Poztasun handia. Ondorengo jokaldian arerioa zutoinarekin topatu da berriro. Zorteak garrantzi handia du partida hauetan. Atsedenaldia eta ametsarekin jarraitzera.

Bigarren zatian sufritzeko garaia iritsi da. Hala ere, txuri-urdinen maila izugarria izan da. Alemaniarrek berdinketa bilatu dute, baina Jorge Perezen taldearen defentsa sendo aritu da. Hirugarren laurdena amaitu aurretik Realaren bigarren gola iritsi da. Nereba Belzunegui izan da golegilea. Hala ere, alemaniarren erantzuna azkarra izan da eta diferentzia murriztu dute hamabi minutu falta zirenean. Arerioak berdinketa lortzeko aukerak izan ditu penalti kornerren bidez, baina gipuzkoarren defentsa izugarria izan da finalera iristeko. Handiak. Historia idazen jarraitzen dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!