Taldeak Atletico de Madriden aurka jokatuko du asteazken honetan, 16:30ean, Zubietan, Erreginaren Kopako finalaurrekorako txartela lortzeko. Azken jardunaldian EDF Logroñoren aurka irabazi ostean, konfiantza berreskuratu zuten berriro Realeko jokalariek; izan ere, partida bakarra izanik, oso garesti ordaintzen dira lehiaketa honetako akatsak. Zuri-gorriek, bestalde, 3-2ko porrota jaso zuten Sevillako feudoan. Denboraldi honetan ez dira euren bertsiorik onena erakusten ari, zazpigarren postuan baitaude Europako postuetan sartzeko helburutik urrun. Txuri-urdinek badakite partida bakarrean karta guztiak mahai gainean jarri behar direla, ligako dinamikek eta posizioek ez dutela garrantzi handirik eta Madrilgo taldea oso kontuan hartzeko aurkaria dela. Hau da ametsetan jarraitzeko bidean lehen harria. Partida GOL TV eta Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango da zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin