Real Sociedad C-k 1-2 galdu egin du gaur arratsaldean Portugaleten aurka gehiago merezi izan duten neurketa batean. Etxekoek hainbat abagune izan dituzte, baina kanpokoen gol batek 62. minutuan emaitza hobe bat lortzea ekidin du.
Oso parekatua egon da partidaren lehen ordu laurdena. Minutuak aurrera joan diren heinean, txuri-urdinak arriskua sortzen hasi eta saria aurkitu dute Auzmendiren golarekin 18. minutuan. Handik gutxira iritsi da bizkaitarren berdinketa, Platerok penalti baten lortu du banakoa. Iñigo Cortesen mutilak erasora jarraitu dute eta gutxigatik ez dute sartu bigarrena El Haddadiren falta jaurtiketa batean.
Erasokor atera dira etxekoak bigarren zatira. Realak gola sartu du, baina epaileak bertan behera utzi du falta bat adierazita. Hurrengo jokaldian, Portugaletek garaipenaren gola eskuratu du kontraeraso batean. Bizkaitarrak hamarrekin geratu dira azken ordu laurdena jokatzeko zegoenean eta gora joan dira txuri-urdinak. Ceberiok eta El Haddadik izan dute berdinketa pare bat aukeretan, baina atezainak eta langak ekidin dute binakoa.
Zubietakoak Pasaian jokatuko dute hurrengo asteburuan bi partida jarraiko bolada hau mozteko helburuarekin.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad C: Garrancho, Calderon (Thior, min.70), Cayetano, Celihueta, Martinez, Cardenas, Saenz, El Haddadi, Auzmendi, Alkain, Garmendia (Ceberio, min.56)
Portugalete: Juanes, Salado, Artabe, Resines, Moya, Beto, Valin, Infante (Bengoetxea, min. 76), Bonilla, Jabi (Zarrabeitia, min.61), Platero (Abasolo, min.61).
Epailea: Haro. Txartel horia erakutsi die etxeko Calderon eta El Haddadiri, eta kanpoko Resines, Beto eta Juanesi. Moya kaleratua izan da 75. Minutuan bigarren txartel horia ikusi ondoren.
Golak: 1-0: Auzmendi, min.18; 1-1: Platero (p), min.27; 2-1: Valin, min.62.