Garai berri batean gaude, eta Etorkizuneko Anoeta errealitatea da dagoeneko. Estadioaren birmoldaketa lanak aurrera doaz aurreikusitakoaren arabera, eta 18-19 denboraldian estadioaren hiru laurdenak prest edukiko ditugu bazkide eta zaleak hartzeko eta etxe berriaz gozatzen hasiko gara.
Denon esperientzia hobetzen duen eta Reala egitura mailan lehiakorragoa izaten utziko dion estadio berri bat estreinatzeko unetik gero eta hurbilago gaude. Egiten ari den birmoldaketarekin Realak markatu dituen helburuetako bat da Anoetara datozen bazkide eta zale guztiei futbola bizitzeko aukera gehiago ematea. Hori dela eta, harmailen egitura osoa birplanteatu da.
Egitura berria
Egitura berria
Anoetako harmailen ia egitura osoa aldatuko da. Harmailak zelaira hurbilduko dira eta horrek egingo du harmailen egitura erabat desberdina izatea, izan ere, ez dago baliokidetasunik egungo tribunen eta eraikiko direnen artean .
Beheko eraztun osoa bota egingo da, eta hondoa eta tribunak aurreratu egingo dira, jokalekutik hurbilago jarrita. Hondoa 32 metro aurreratuko da eta tribunak 15 metro. Horrela, zelaia hobeto ikusiko da ia eserleku guztietatik, futbola beste era batean sentituta.
Tribuna Nagusiaren Goialdean eta Ekialdeko Tribunaren Goialdean eserlekuak egun dauden lekuan jarraituko dute, zelaiarekiko, eta hobekuntza handi gehiago egingo zaizkie: Eserleku erosoagoak, sarrera berriak, ikusgarritasun handiagoko fatxada eta leku berriak eta jateko gune berriak, besteak beste.
Aitor Zabaleta Harmaila, zaleen omenez sortu baita, hegoaldeko hondoan kokatuko da eta datorren denboraldiaren hasierarako egongo da prest. Estadioko leku horretan baino ezingo da zutik egon; halere, futbola eserita ikusteko aukera ere egongo da bertan.
18-19 denboraldian iparraldeko hondoa bota egingo da eta Familientzako Harmaila egingo da. Zaleek partidez famili giroan gozatu ahal izateko bereziki pentsatu da harmaila hori.
Harmailen egitura berriak lau korner berri sortzea eskatzen du. Tribuna nagusien eta hondoen artean egongo dira, eta haietatik ere ikusiko da hobeto jokalekua.
Datorren denboraldian denon esperientzia hobetzen duen zelaia estreinatuko dugu. Zelaiaren ikuspegi berri bat ez ezik, sarrera hobeak eta zerbitzu gehiago ere edukiko ditugu, bai eta gune komun berriak, erabat berritutako zerbitzuak, ikus-entzunezkoen osagaietako hobekuntzak, edukien belaunaldi berria eta Anoeta estaliko duen geruza bat ere.
Kategoria berriak
Kategoria berriak
Klubak bazkideen egitura aztertu du eta kategoriak egokitu ditu, adin irizpide ulerkorragoetan oinarrituta, gazteentzat eta familientzat abantaila gehiago eskaintzeko.
Kategoriak moldatu nahi izan ditugu, gaur egun dagoen bazkideen segmentaziora egokitzeko. Hori horrela, gazteei dagokien adin tarteak luzatu dira, kategoria horretan 29 urte bitartekoak sartuta. Horrenbestez, gazteek orain baino zortzi urte gehiagotan edukiko dute beren kategoriari dagokion prezioa. 30 urtetik beherakoei eta familiei ere ondo etorriko zaie kategorizazio berri hau.
Hauek izango dira kategoria berriak:
- Bat, bi, hiru, lau, bost, sei kategoria: txikienendako kategorian 6 urtekoak ere sartzen dira. Eserlekuarekin edo eserlekurik gabe izan daiteke bazkide (15 euro)
- Infantila kategoria (7-14): orain dagoen moduan mantentzen da.
- Gaztea kategoria (15-25): Jubenila kategoria zaharra, 15 eta 18 urte bitartekoak hartzen dituena, desagertu egiten da eta 25 urtera arte luzatzen da.
- Aurrera kategoria (26-29): kategoria berri hau Txuri Urdina kategoriaren aurrekoa da.
- Txuri Urdina kategoria (30-65): lehen 21 urterekin hasten zen, orain 30 urterekin hasten da eta 65 urtera arte da.
- Betikoa kategoria (65 urtetik aurrera eta 25 urteko antzinatasunarekin): orain dagoen moduan mantentzen da.
Prezioak
Prezioak
Kategoria berriak zehaztu eta gero, dagozkien tarifak definitu dira. Tarifak, gainera, estadio berriak edukiko dituen gune eta zerbitzu berriei lotuta daude. Webgunean ikusi ditzakezue kategoria berriak eta dagozkien prezioak.
Ondorengo estekan informazio guztia ikusi dezakezu: