HARROBIKO TALDEAK

Paper ona Aste Santuan

Gure harrobiko taldeek txapelketa ugari jokatu dituzte Aste Santuan. Easo eta Infantil Txikiaz gain, Realeko Nazioarteko Txapelketa jokatu baitute, gainontzeko taldeek paper ona bete dute, alebinak Oviedo Cupen lortutako garaipena nabarmenduz. Emaitzak hauek izan dira:

Euskal Ligako kadetea (Oviedo Cup):

Gure lehen kadeteak ez zuen zorterik izan eta final zortzirenetan UD Santa Martaren aurka galdu zuen penaltietan.

Parte hartu zuten taldeak: SD Eibar, Sporting, Valladolid, Granada, Racing, Alavés, Atlético de Madrid, Athletic Club eta Rayo Vallecano, besteak beste.

Kadete Txikia (Oviedo Cup):

Bigarren kadete taldeak ere ez zuen zortea alde izan eta, handiak bezala, penaltietan galdu zuten final laurdenetan Atletico Perinesen aurka.

Parte hartu zuten taldeak: Atlético de Madrid, Betis, Osasuna, Deportivo, Málaga, Zaragoza eta Sporting, besteak beste.

Infantila (Oviedo Cup):

Gure lehen infantilak txapelketako finalerdietara iritsi zen eta Malagaren aurka galdu. Aurretik, Getxo eta Rayo Vallecano gainditu zituen.

Parte hartu zuten taldeak: Athletic Club, Málaga, Zaragoza, Sporting, Celta, SD Eibar eta Rayo, besteak beste.

Alebina (Oviedo Cup):

Gure alebin taldetako bat txapeldun atera zen. Lugo eta Racing gainditu zituzten final laurden eta finalerdietan, eta finalean Valladolid garaitu zuen.

Parte hartu zuten taldeak: Valladolid, Lugo, Racing, Granada, Hércules, Numancia eta Osasuna, besteak beste.

Kanpokoak:

Goiko taldeez gain, kanpoko jokalariez osaturiko beste zenbait talde txuri-urdinek ere txapelketa ugari jokatu zituzten, horien artean lehen urteko infantiles osaturiko taldeak Zarautzeko Gonzalo Urquia txapelketan lortutako garaipena eta alebinak Zumaragako Txugi Memorialean lorturiko garaipena nabarmenduz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!