REAL SOCIEDAD - SANTA TERESA

Partida atzeratua

Taldeak larunbat honetan 12:00etan Santa Teresaren aurka jokatu behar zuen partida atzeratu egin da Realaren taldean COVID-19 kasuen berri izan ostean, atzo jakinarazi genuen bezala. Lehiaketa epaileak atzerapena baieztatu du eta partida jokatzeko data berria zehazteke dago.

Lehiaketako epailearen ebazpena

Gaur, lehiaketako epaile honek jakin du Real Sociedad Klubak, Emakumeen Futboleko Espainiako Futbol Federazioko Lehen Mailari atxikita dagoenak, ziurtagiri mediko baten bidez, jakinarazten du lau positibo daudela eta prebentziozko isolamenduan egon behar dutela gainerako taldekideak kontaktu estutzat hartzen direlako. Ondorioz, kasu zehatzari aplika dakizkiokeen salbuespenezko eta ezinbesteko inguruabarrak direla eta, talde horrek eskatu du atzeratu dadila asteburuan Santa Teresa CDaren aurka jokatuko den Emakumezkoen Futbol Federazioko Lehen Mailako partida.

ADOSTEN DU:

Real Sociedad de Futbol eta CD Santa Teresaren taldeen arteko partida, Emakumezkoen Futbol Federazioko Lehen Mailakoa, asteburu honetarako aurreikusita zegoena, beste data batera atzeratzea, organo honek zehaztuko duen denboran, hain zuzen ere, hura jokatzea ahalbidetzen duten inguruabar guztiak egiaztatu bezain laster.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!