REAL SOCIEDAD - UD LEVANTE

Reale Arenara itzuliko gara!

Lehen taldea Reale Arenara itzuliko da norgehiagoka jokatzeko. Realak UD Levante taldearen aurka jokatuko du urteko azken norgehiagoka eta neurketa estadioan jokatuko da urtea mailarik handienean amaitzeko. Abenduaren 11an, arratsaldeko 18:00etan, zaleak berriro ere Reale Arenan ikusi nahi ditugu Natalia Arroyoren taldekideak animatzeko.

Bazkideentzako sarrera-ateak

Ateak 17etan irekiko dira. Gure bazkideek ohiko tribunako erdiko atetik sartu beharko dute, beren bazkide txartela fisikoa edo digitala aurkeztuz. Bertaratutakoei estadioaren beheko eraztunean banatzea gomendatzen zaie. Hauek dira tribuna bakoitzeko erdiko ateak: Nagusia (1 eta 20 ateak), Familiarra (5 eta 6), Ekialdea (10 eta 11), Aitor Zabaleta (15 eta 16).

Sarrerak salgai

Gaurtik aurrera, gainerako zaleentzako sarrerak eskuragarri daude online. Sarrerak esteka honen bidez eskuratu ahal izango dituzte.

Bestalde, estadioko leihatila igandean bertan irekiko da, 16:00etan. Gure RS Fanek sarrera doan eskatu ahal izango dute larunbatean bertan leihatilan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!