Bidaia

San Petersburgon

Vídeo

Espedizio txuri-urdina San Petersburgon dago, non bihar 20:00etatik aurrera (bertako ordua) FC Zeniten aurka arituko da UEFA Europa Leagueko bigarren jardunaldian. Taldea, sponsor eta hedabideekin batera, Loiuko aireportutik egin dute hegan 11:00ak baino lehen eta 16:00ak pasata hartu du lur Errusian.

Autobusez joan eta gero kontzentrazio hotelera, taldea dagoeneko atseden hartzen ari da arratsaldean 20:00etan Petrovski Estadioan entrenatu aurretik. 

Espedizioa honako 22 jokalariek osatzen dute: Rulli, T. Ramírez, Zubiaurre, Aritz, Odriozola, Gorosabel, Raúl Navas, Llorente R., De la Bella, Rodrigues, Illarra, Zubeldia, R. Pardo, Canales, X. Prieto, Oyarzabal, Zurutuza, Januzaj, Juanmi, Bautista, Agirretxe eta Willian J.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!