Realak denboraldi-aurreko beste hitzordu bat jokatu du gaur arratsaldean Vianan, Logroño Uniteden aurka. Arturo Ruizen jokalariek kalitatezko minutuak pilatzen jarraitzen dute prestaketa zorrotz honetan, eta neurketak berriro ere sentsazio onak utzi ditu zelai gainean.
Arturo Ruizen jokalariek markagailuaren aurka jokatu behar izan dute hasieratik, Logroño Unitedek zazpigarren minutuan korner batean aurrea hartu baitu. Minutuek aurrera egin ahala, txuri-urdinak gero eta erosoago aritu dira eta neurketaren agintea bereganatu dute. Hobekuntza horrek bere saria izan du talde jokaldi bikain batean: Ceciliak ezker hegaletik area barrura egin du eta atzera pase zehatza eman dio Ainoa Campori; hark, area ertzetik, jaurtiketa indartsu batekin berdinketa ezarri du. Golak indarra eman die txuri-urdinei, eta aurkariaren atea etengabe bilatzen jarraitu dute. Arturo Ruizen jokalariek arrisku handiko hainbat aukera sortu dituzte eta bigarren gola gertu izan dute behin baino gehiagotan, baina ez dute asmatu atsedenaldira iritsi aurretik markagailuari buelta emateko.
Bigarren zatia lehena amaitu den modu berean hasi da. Aldaketek ez dute neurketaren norabidea aldatu, eta Arturo Ruizen jokalariek aurkariaren zelaian jokatzen jarraitu dute, hasieratik arriskua sortuz. Arola, Seelenfreund eta Isas oso fin aritu dira erasoan, eta txuri-urdinen hainbat jokaldi arriskutsu gidatu dituzte; gipuzkoarrek bigarren golaren bila temati jarraitu dute. Aukerek bata bestearen atzetik iristen jarraitu dute aurkariaren atearen aurrean, baina bigarren gola ez da iritsi. Hala ere, sentsazioak oso onak izan dira berriro ere Arturo Ruizen jokalarientzat; nortasuna, nagusitasuna eta joko ona erakutsi dituzte, eta argi utzi dute ate aurrean asmatu besterik ez zaiela falta izan.
Sentsazio onekin jarraitzen dute Arturo Ruizen jokalariek, denboraldi-aurrean kalitatezko minutuak pilatzen. Datorren larunbatean beste maila handiko neurketa bati egingo diote aurre: OL Lyonnes izango dute aurkari, Europako futbolaren erreferente nagusietako bat.
Fitxa teknikoa:
Logroño United: Miralles, Cata, Laura M., Asenjo, Marta, M. Barquero, Annelie, Gimenez, Stoop, Morcillo eta Ana Franco.
Real Sociedad: J. Arrula, L. Camino, Florentino, Apari, Moraza, Ainhoa M., Ainhoa C., Esther (Intza, min. 30), Cecilia, Chacón eta N. Eizagirre. Bigaren zatian: A. Estensoro, Apari, Azpirotz, Soroa, Aiara, Arola A., Esther, Cahynová, Seelenfreud, Isasisasmendi eta Intza.
Golak: 1-0: Maria Barquero, min. 7; 1-1: Ainoa Campo, min.18
Epailea: Muñoz Etxeberria. Kanpoko taldeko Arola zigortu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin