REAL SOCIEDAD 0 - 3 ATHLETIC CLUB

Txapeldunorde

Realeko nesken taldea Euskal Herriko Kopako txapeldunorde atera da gaurko finalean huts eta hiru galdu eta gero Athletic Cluben aurka. Juanjo Arregiren neskek ezin izan dute tituloa eskuratu Elgoibarko Mintxeta

Txuri-urdinak erasora irten dira hasieratik eta joko ona erakutsi dute partidako lehen minutuetan. Bizkaitarrek aurrea hartzea lortu dute ordu laurdenean Garazi Muruari esker. Zubietakoek berdinketa bilatu dute, baina atsedenaldira 0-2koarekin joan dira Nekane Diezek bigarren zutoinean erdiraketa bat errematatu ondoren.

Bigarren zatiaren hasieran, txuri-urdinek zailtasun gehiago izan dituzte Ainhoa Tirapuren areara iristeko. Gipuzkoarrek ez dituzte besoak jaitsi eta gola bilatu dute une oro. Erika Vazquezek hirugarrena eskuratu du jaurtiketa gurutzatu batean 60. minutuan. Partidaren azken minutuetan, gertu izan dute gola, baina gaurkoa ez da txuri-urdinen goiza izan.

Gaurko neurketarekin, Juanjo Arregirenek aurredenboraldiari amaiera ematen diote eta hurrengo larunbateko liga estreinaldia prestatzen hasiko dira. Lehen jardunaldian Valencia CF hartuko dute etxean gipuzkoarrek.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Cris, Gaste (Ramajo, min. 71), Soldevila (Iraia, min. 83), N. Mendoza, B. Beltran, Itxaso (L. Baños, min. 62), Chini, Beristain (Leyre F., min. 83), N. Eizagirre (Michi, min. 71), Zornoza, Manu (Titay, min. 62).

Athletic Club: Ainhoa, Moraza (Ainhoa A., min. 77), A. Bergara (Sierra, min. 61, Garazi, Eunate, Leia, V. Gimbert, Nekane (Damaris, min. 67), Erika (Y. Corres, min. 67), Lucia Garcia (Marta Perea, min. 77), J. Flaviano (Jone Ibañez, min. 67).

Golak: 0-1: Garazi, min. 16; 0-2: Nekane, min. 41; 0-3: Erika, min. 60.

Epailea: Arregi. Txartel horia erakutsi die Itxaso txuri-urdinari eta Eunate zurigorriari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!