EUSKAL DERBIA

Txartel digitala uzteko aukera martxan

Nesken derbian ahalik eta giro on eta bikainena sortu dadin dagoeneko prets dago karnet digitala uzteko aukera datorren igandeko Reale Arenako partidurako (16:00). Gaurtik hasi eta partidua hasi baino hiru ordu lehenago arte aukera izango duzu zure txartel digitala uzteko Realzale App-aren bitartez.

Beraz, nesken derbirako ere karnetarekin edo karnet digitalarekin sartzeko aukera egongo da. Zelaira mobilarekin sartzeko aukera izango duzu eta etorri ezingo bazenu lagun edo familiako bati uzteko aukera izango zenuke. Soilik, ondorengo loturetan datozen jarraibideak jarraitu beharko zenituzke.

¿Nire mugikorrarekin nola sartu nahiteke zelaian?

¿Nola utzi dezaket nire karnet digitala? (bazkidea) (bazkideak ez direnentzat)

Salbuespen moduan eta atzo esandakoa kontuan izanda pertsona heldu batek bera baina kategoria bajuagoko karnet baten lagatzea jaso dezake (adibidez, 30 urteko persona batek infantilmailako karnet bat jaso dezake). Txartelaren lagatzea kasu hauetan ezin izango da burutu: "Betikoa" txartelarekin edo “Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekurik gabe” txartelarekin.

Txartelaren uztea Reale Arenako gertuen dagoen partidurako bakarrik egin ahal izango da logistika eta sarrerako kontrolak direla eta. Hau dela eta, bertan behera geratu dira urriak 20rako egindako lagatze guztiak. 14 astelehenean lehen orduan aktibatuko da Real Betisen aurkako partidurako lagatze aukera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!