YUWA GKE-ko espedizioak Donostian pasatzen ari den minutu bakoitzaz gozatzen jarraitzen du. Real Sociedad Fundaziotik eta Olarain Ikastetxe Nagusitik gonbidatutak daude. Gurekin astebete daramate eta beste hamar bat egun geratzen zaizkie hemen esperientzia ahaztezinak bizitzen jarraitzeko. Hamar futbol jokalari hauek (etorkizunean entrenatzaile izango direnk), tutore bat eta Yuwako zuzendaria daude gure artean, Realaren heziketa eredua futbol esparruan ezagutu, Realeko teknikoen formazioa jaso eta, ondoren, Indian Zubietan ikasitakoa praktikan jartzeko.
Hemen izango diren bitartean, Realarekin erlaziorik ez duten beste esperientziak bizitzen ari dira. Olarain Ikastetxe Nagusian ostatu hartzen ari dira eta denbora librerako programa berezi bat prestatu zaie ekintza desberdinekin, horietako askok Real Club de Tenis de San Sebastianen eskutik, hará baitoaz arratsaldero.
Gaur arte, futbol klaseak jaso eta Realaren hezkuntza modelua ezagutzeaz gain, hiria ezagutu dute, ur kirolak egin… Eta datorren astean hainbat esperientzia gehiago biziko dituzte.
Yuwako talde hau Olarain Ikastetxe Nagusian dago beste pertsonekin elkarrekin bizitzen eta beraien ikasketekin jarraitzen. Esperientzia hau entrenatzaile izateko futbol formakuntzan datza bereziki, baina askoz harago doa.Bizitza-esperientzia da.
YUWA
YUWA Indian lan egiten duen GKE bat da, Jharkhand-en zehazki, Indiako herri pobreenetako bat. 2009tik, haur ezkontzaren, pertsona-salerosketaren eta analfabetismoaren kontra lan egiten dute, haurrak heziketa zentroetan sartuz; hauen funtsezko errekurtsoenetako bat kirol programak dira, futbola konkretuki. Futbolari esker, neska hauek haien etorkizunaren jabe egin daitezke.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin