AS ROMA 2-0 REAL SOCIEDAD

Aldapa gora

Vídeo

Reala bi goleko desabantailarekin irten da Erromatik. Txuri-urdinek bi eta huts galdu dute Stadio Olinpikoan, talde donostiarrak bere bertsiorik onena eskaini ez duen partida trabatuan, eta kontrako emaitza iraultzea egokituko zaio, gehiegizkoa bi taldeen merituentzat.

Realak ez du fin hasi neurketa. Hasierako minutuetan ez da eroso egon eta, etxekoak nagusi izan ez diren arren, kontraeraso bat aprobetxatu dute markagailuan aurrea hartzeko El Shaarawyren gol bati esker. Erromatarren golaren ostean askatu dira txuri-urdinak eta hobeto jokatzen hasi dira. Kubok partida berdintzeko aukera izan du, baina Rui Pattricioren irteeraren aurrean eskuinarekin egindako jaurtiketak zutoina jo du. Mourinhoren taldea bere zelaian sendotu da eta txuri-urdinei oso zaila izan zaie arrisku jokaldiak sortzea.

Txuri-urdinek hobeto eraman dute bigarren zatia, hiru laurdenetan argitasunik falta izan zaien arren. Bellotiren erremate behartu batean izan ezik, langan eman duena, italiarrek ez dute aukerarik sortu. Reala, nagusiago, ez da Rui Patricio urduritzeko gai izan, Merinok asmatu ez duen erremate batean izan ezik. Baina korner batean, azken minutuetan, Kumbullak buruz sartu du bigarren gola italiarrentzat, kanporaketa aldapa gora utziz.
Gipuzkoarrak emaitza txarrarekin irten dira Erromatik. Partida ikusgarria jokatu beharko dute da datorren ostegunean Reale Arenan Aurrera egiteko. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

AS Roma: Rui Patricio, Mancini (kap)(Spinazzola, min.60), Llorente (Kumbulla, min.46), Samalling, Karsdorp, Cristante, Matic, El Shaarawy (Wyjnaldum, min.61), Dybala, Pellegrini eta Abraham (Belloti, min.61).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Sola, min.83), Zubeldia, Le Normand, Rico, Illarra (cap)(Brais Méndez, min.75), Zubimendi, Merino, Silva (Turrientes, min.83), Take (Cho, min.75) eta Sorloth (Oyarzabal, min.67).

Golak: 1-0: El Shaarawy, min.13. 2-0: Kumbulla, min.87.

Epailea: Schaerer (Suitza). Txartel horiak etxeko Maticentzat eta Illarra, Zubeldia, Gorosabel, Zubimendi eta Oyarzabal kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!