REAL BETIS 4-0 REAL SOCIEDAD

Arratsalde txarra

Vídeo

Reala Ligan trabatu da. Gaur, lehen zati ona egin arren, Benito Villamarinen galdu du lau eta huts bolada onean dagoen aurkari baten aurka. Imanolen mutilek erreztasun gehiegi eman dituzte atzean eta Sevillatik esku-hutsik itzuli dira.

Partida ederraren itxura zuen, bi talde ausart eta taulan ondo kokatuta zeudenen artean. Hasiera paretsu baten ondoren, Remiroren zoritxarreko irteera batek etxekoen golan amaitu du. Alex Morenok ordu laurdenera aurreratu ditu betikoak. Realak ondo erreakzionatu du eta oso aukera ona izan du berdinketa lortzeko, baina Porturen errematea kanpora joan da, zutoinari itsatsita, Oyarzabalen takoi asistentzia errematatuta. Benielekoak, handik gutxira, beste aukera eder bat izan du, baina oraingo honetan Rui Silvak desbideratu egin du bere jaurtiketa gurutzatua. Txuri-urdinek ez dute atsedenaldira desabantailan joatea merezi izan, baina akatsak ordaindu egiten dira.

Bigarren zatiaren hasierak ez du ezer onik ekarri Imanolen taldearentzat, eta aurkariaren areara lehenengoan adina ez iristeaz gain, Juanmik bigarren gola nola sartzen zien ikusi dute, alboko erdiraketa buruz errematatuz. Hirugarrenak, Fekirren eskuinkada batean, ukituta zegoen Reala erreakzionatzeko gaitasunik gabe utzi du. Hamar minutu faltan Alex Morenok laugarrena egin du.
Porrota jaso dute donostiarrek LaLigan, azken hamabi puntutatik bakarra lortuta. Ligako bolada txarra heldu da eta larunbatean Vilarrealen aurka eteten saiatu beharko dugu, baina aurretik, Zamora Kopan. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Rui Silva, Bellerín, Bartra, Víctor Ruiz, Álex Moreno (Miranda, min.83), Guido Rodríguez (Paúl, min.83), Guardado (William Carvalho min.66), Canales, Fekir (Tello, min.83), Juanmi (Rodri, min.87) eta Willian José.

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (Gorosabel, min.63), Aritz, Le Normand, Aihen, Zubeldia (Turrientes, min.74), Zubimendi, Barrenetxea (Navarro, min.74), Portu (Januzaj, min.63), Oyarzabal (cap) eta Isak (Sorloth, min.74).

Golak: 1-0: Álex Moreno, min.14. 2-0: Juanmi, min.57. 3-0: Fekir, min.66. 4-0: Álex Moreno, min.79.

Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horiak etxeko Guido Rodríguez eta Álex Morenorentzat eta Zubeldia kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!