ELCHE CF 0-3 REAL SOCIEDAD

Askotako lehena

Vídeo

Denboraldiko lehen garaipena iritsi da. Bi berdinketa on izan ostean, Reala huts eta hiru nagusitu da Martinez Valeron, etxeko taldea baino askoz gehiago izan den partidan. Portu, Januzaj eta Roberto Lopezen golek liga hasierako sentsazio onak sendotu dituzte. 

Norgehiagokak, hasierako txistutik, kolore txuri-urdina izan du (nahiz eta gaur dosnostiarrek bigarren kamiseta jantzi duten). Jokoa kontrolpean izan dute oso goian presioa eginiez. Horrela, hainbat baloi arriskutsu lapurtu ostean, lehen aukerak iritsi dira, baina ez dute asmatu ate aurrean. Etxekoen kontraeraso batean Remirok ondo egon da Josanen errematea salbatzeko. Isakek pare bat aukera izan ditu, ez errazak, baina Badiak lehenengo eta langak gero, erremate zoragarri batean, atsedenaldira aurretik joatea saihestu dute. 

Bigarren zatian partidaren joerari eutsi dio Realak. Abaguneak bata bestearen atzetik joan dira, eta Badiak Merinoren burukada bat gelditu ondoren iritsi da gola. Merinok pasea sartu du area barruan eta Portuk, jaurtiketa gurutzatu batekin, sarea zulatu du. Partida kontrolpean zegoen, baina beste kontraeraso azkar batean, Remirok esku ikaragarria atera du etxekoen berdinketa saihesteko. Azken txanpan Realak errenta handitu ahal izan du Januzajek eragin eta sartutako penalti batekin. Eta luzapenean, Roberto Lopezen gol ederra, eskuinarekin eskuadrara. 

Liga hasiera on honetan hiru puntu gehiago. Bederatzitik bost. Garaipen hau etorriko diren anitzetako lehena izan da, ziur. Hiru partiduko serie hau zazpi egunetan hasteko modu ona. Asteartean, Valencia Reale Arenan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa

Elche CF: Edgar Badia, Cifuentes (Nino, 31'), Verdu (kap), Dani Calvo, Josema, Mfulu (Luismi, 74'), Raul Guti (Victor, 87'), Josan, Fidel, Pere Milla (Lucas, 87') eta Morente. 

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Aihen, Guevara (Zubimendi, 79'), Merino, Silva (Lopez, 79'), Portu (Januzaj, 68'), Oyarzabal (kap) (Barrenetxea, 68') eta Isak (Bautista, 68'). 

Golak: 0-1: Portu, 56’. min. 0-2: Januzaj (pen), 77'. 

Epailea: Diaz de Mera. Txartel horiak atera dizkie Mfulu, Verdu eta Raul Guti etxeko jokalariei eta Silva bisitariari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!