CE ANDRATX 0-1 REAL SOCIEDAD

Aurrera

Vídeo

Realak Kopako bigarren kanporaketa gainditu du, CE Andratx huts eta bat mendean hartuta. Andre Silvaren gol batek txartela eman die txuri-urdinei.

Lehen denboran ia ez da aukerarik izan. Andre Silvaren burukada pare bat izan dira donostiarren aukera bakarrak. Etxekoek, atsedenaldia baino lehentxeago, aukera polita izan dute Ramisen errematea kanpora joan denean. Realari kosta egin zaio hiru laurdenetan sortzea.

Bigarren zatian Imanolen mutilek etxekoen harresia irekitzea lortu dute Andre Silvaren golari esker. Zailena zen eta, gol horrekin, Realak arnasa hartu du. Azken minutuetan, kontraeraso argietan, ez du asmatu, eta azken uneetan bizia eman die etxekoei. Talde txuri-urdina hirugarren kanporaketan da jada eta aurrera jarraitzen du kopan. We are Real.

Fitxa tekikoa:

CE Andratx: Vicenç (kap), Aveldaño, Mati, Isma (Gallardo, min.15) (Alberto, min.64), Kevin, Miquel, Giaquinto, Bonet, Ramis (Juanca, min.83), Castedo (Garry, min.46) Peñafor eta Flaqué (Peñafor, min.64).

Real Sociedad: Marrero, Odriozola (Aritz, min.76), Le Normand (kap), Pacheco, Aihen, González de Zárate (Merino, min.69), Turrientes, Olasagasti (Zubimendi, 76), Zakharyan, Dadíe (Take, min.69) eta André Silva (Sadiq, min.69).

Gola: 0-1: André Silva, min.56.

Epailea: Sánchez Martínez. Txartel horiak etxeko Giaquinto eta Peñafortentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!