REUS FC REDDIS 0-2 REAL SOCIEDAD

Aurrera

Vídeo

Realak Errege Kopako hirugarren kanporaketarako txartela lortu du Reusen hut eta bi irabazita. Partida bigarren zatian erabaki da eta Gotik eta Sadiqek sartutako golek garaipena eman die donostiarrei. 

Lehen zatian oso gol aukera gutxi izan dira. Carrerak izan du txuri-urdinen bakarra eta etxekoek baloi geldian izan dituzte euren gerturapenak. Ez da gehigo pasa. Bigarrena, aldiz, golarekin hasi da. Gotik barrura bidali du Sadiquek buruz utzitako baloia. Kataluniarrak, amaierarako hamar minutu falta zirela, baloia zutoinera bidali dute eta kanpotarren gorputzean izua sartu dute. Luzapenean, ordea, Sadiqek gola egin du penaltiz.

Reala hirugarren kanporaketako zozketan izango da. Aurretik, LaLigaren txanda. Larunbatean Mendizorrotzan izango da neurketa.

Fitxa teknikoa:

Reus FC Reddis: Parra, Benito (Fernández, min.59), Andy, Recasens (Sardá, min.83), Pol, Folch, Toscano, Jaime (kap)(Homet, min.59), Ustrell (Serrano, min.70), Casals eta Vaz (Carbia, min.70).

Real Sociedad: Marrero, Odriozola (Guedes, min.76), Beitia (Aritz, min.46), Martín, Aihen (kap), Turrientes, Marín, Goti, Sergio Gómez (Barrene, min.46), Zakharyan (Sadiq, min.46) eta Carrera (Gorrotxa, min.64).

Golak: 0-1: Goti, min.49. 0-2: Sadiq (pen), min.93.

Epailea: Juan Martínez. Txartel horiak Marín eta Sadiq kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!