Umerik ez jostailurik gabe Gabonetan

Aurten, inoiz baino gehiago

VĂ­deo

Aurtengoa aurreko urteetatik desberdina da. Eguberriak beti bereziak badira etxeko txikienentzat, aurtengoak, jakina denez, are gehiago

Gipuzkoako Gurutze Gorriaren "bere eskubideak jokoan" kanpaina abian da eta seigarren urtez jarraian Real Sociedad Fundazioak harekin bat egiten du. Ahalik eta jostailu gehien bildu nahi ditu, Gabonetan haur bat ere ez dadin geratu bere oparirik gabe. Guztion artean lortu behar dugu haur bakar bat ere ez geratzea opari bat ireki gabe data berezi hauetan, nahiz eta bere familia-egoera zaila izan.

Aurten, begi-bistako arrazoiak direla eta, jostailuak ez dira Realaren partidetako batean aldez aurretik entregatuko, ohi bezala, baina Gurutze Gorriak hainbat entrega-puntu ditu probintzia osoan, kausa eder horrekin kolaboratu nahi duten guztientzat (ikus beheko irudia). Gogoan izan ezinbestekoa dela jostailua berria izatea, horrelako egun berezi batean ez dadin umerik desberdin sentitu. Jostailuak jasotzeko epea abenduaren 17an amaituko da.

Real Sociedad Fundazioak berriro lagunduko du ekimen polit honetan, eta, oraingoan, Pancracio eta Pastoretekin batera egingo du, 'Kilometro txuri urdinak' kanpainaren bultzatzaileekin. Izan ere, 111 egunez (Realak betetzen dituen urteetan), zaleak inplikatzea du helburu, 111.111 kilometro egiteko, korrika, oinez eta bizikletaz, bizimodu osasungarria sustatzeko helburuarekin. Gure zaleek egindako kilometro bakoitzeko, Pastoret eta Pancracio gure fundazioaren artean, lau zentimo emango dira jostailuak erosteko, haur guztiek oparia izan dezaten gabonetan.

Jostailuak jasotzeko guneak honako hauek dira:

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!