Donostian egun gutxi geratzen zaizkie, baina YUWA GKE-ko espedizioak gozatzen jarraitzen du. Indiako neska talde honek bi aste darama Zubietan formazioa jasotzen ondoren, Indian hemen ikasitakoa praktikan jartzeko. Hemen dauden bitartean, Realarekin erlaziorik ez duten beste esperientziak bizitzen ari dira. Olarain Ikastetxe Nagusian ostatu hartzen ari dira eta denbora librerako programa berezi bat prestatu zaie ekintza desberdinekin, horietako askok Real Club de Tenis de San Sebastianen eskutik, hara baitoaz arratsaldero.
Errutina honetaz gain, beste zenbait aktibitate egiten ari dira. Aquariumera joan dira, Txurira patinatzera, Sweet Lulurekin tartak egin dituzte, Hibaikarekin arraun egin, Realeko bi lehen taldeen eta Sanseren partidak ikusi… Eta asteburu polita geratzen zaie aurretikoraindik.
YUWA Indian lan egiten duen GKE bat da, Jharkhand-en zehazki, Indiako herri pobreenetako bat. 2009tik, haur ezkontzaren, pertsona-salerosketaren eta analfabetismoaren kontra lan egiten dute, haurrak heziketa zentroetan sartuz; hauen funtsezko errekurtsoenetako bat kirol programak dira, futbola konkretuki. Futbolari esker, neska hauek haien etorkizunaren jabe egin daitezke.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin