REAL SOCIEDAD 2-1 RCD ESPANYOL

Azkenean!

Vídeo

Azkenean. Kostata, baina iritsi da lehen garaipena. Realak bi eta bat irabazi dio RCD Espanyoli kanpokoen hasierako golari buelta eman behar izan dion neurketa batean. Willian Josek eta Isakek lehen garaipen txuri-urdina sinatu dute.

Partida Willian Joseren golarekin hasi da. Aurrelariak oina aurreratuta zeukan eta, beraz, epaileak ondo baliogabetu du jokaldia. Lastima. Katalanen lehen erasoan, gola. Erdiraketa ezkerretik eta David Lopezen burukada Moya gainditzeko. Reala, dena den, arinago aritu da erasoan. Diego Lopezen areara ondo iritsi da hainbat jokaldi arriskutsu sortu eta gero. Llorentek langara errematatu du buruz Januzajek botatako korner bat, eta atsedenaldia baino lehen lesionatuta erretiratu behar izan da.

Realak berdinketa lortu du bigarren zatia hasi eta berehala. Oyarzabalen erdiraketa ona eta Willian Joseren errematea bigarren zutoinean baloia barrurantz bidaltzeko. Ordu erdi baino gehiago aurretik garaipena lortzeko. Txuri-urdinek neurketaren amaierara arte eraman dute partidaren pisua, baina kosta egin zaio asmatzea. Argienak, Monreal eta Isaken bi erremate area barrutik atezainak desbideratu dituenak. Amaierarako bost minuturen faltan, azkenean, garaipenaren gol irrikatua. Eskuinetik, Aritzen erdiraketa, Oyarzabalen kontrola eta Isaken ezker ukaezina Diego Lopez garaitzeko.

Hau garaipen garrantzitsua. Inflexio puntua izan behar du azken bost partidetarako. Tonua berreskuratzen badu, gaur bezala, gertuago egongo da helburua lortzeko. Astelehenean, Levanteren bila. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Zaldua (Aritz, min.82), Llorente, Le Normand, Monreal, Zubeldia (Zubimendi, min.46), Merino, Januzaj (Odegaard, min.45), Oyarzabal (Kap), Portu eta Willian Jose (Isak, min.82).

RCD Espanyol: Diego Lopez, Victor, Bernardo, Cabrera, Didac, David Lopez (Kap) (Victor S., min.83), Marc Roca, Melendo (Wu Lei, min.60), Embarba (Calleri, min.83), Nico (Darder, min.46) eta De Tomas.

Golak: 0-1: David Lopez, min.10. 1-1: Willian José, min.55. 2-1: Isak, min.84.

Epailea: Sanchez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia eta Zubimendiri eta kanpoko Nicori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!