GRANADA CF 1-2 REAL SOCIEDAD

Bai zapore ona!

Vídeo

Realak hiru puntuak lortu ditu Los Carmenesen. Partida ez da onegia izan, baina Imanolen taldeak garaipena lortu du azken minutuetan lortutako gol bati esker. Agian berdinketarako lehia zen, baina donostiarren eraginkortasunak erabaki du partida.

Txuri-urdinak ondo atera dira zelaira, baloia kontrolpean edukiz eta arerioaren zelaian jokatuz. Taldea nagusi zen eta, kontraeraso on batean, Portuk gola egin du bikain aprobetxatuz Oyarzabalen pase egokia. Baina golarekin etxekoak piztu egin dira eta partidan sartu dira apurka apurka. Horrela, Vadillok gola egin du atsedenaldiaren aurretik. Berdinketa eta partida irekia bigarren zatirako.

Bigarren zatiaren hasiera lasaiagoa izan da. Reala ez zegoen hain eroso. Hala ere, etxekoek ere ez zuten arrisku gehiago egiten. Partida berdiketan amaituko zela zirudien, baina azken minutuan, Januzajen pase baten ondoren, Portuk bigarrena egin du.

Hiru puntu gehiago etxetik kanpo sailkapeneko goikaldean sendotzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Granada CF: Rui Silva, Víctor Díaz, Duarte, Germán (cap), Neva, Eteki (Vico, min.69), Herrera, Puertas (Machis, min.59), Azeez, Vadillo (Quini, min.84) y Carlos Fernández

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Llorente, Le Normand, Monreal, Zubeldia, Merino, Sangalli (Januzaj, min.84), Portu (Guevara, min.93), Oyarzabal (cap) y Willian José (Isak, min.66).

Golak: 0-1: Portu, min.21. 1-1: Vadillo, min.36. 1-2: Portu, min.89

Epailea: Prieto Iglesias. Txartel horiak Le Normand eta Willian Joserentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!