Komunikatu ofiziala

Bajak Real C-n

Realeko Futbol Zuzendaritzak Reala C-ren bajen berri eman du. Beñat Eizagirre, Julen Odriozola, Jon Ander Obeso eta Joanes Begiristain jokalariek ez dute klubean jarraituko. Talde txuri-urdinak eskerrak eman nahi dizkie jokalariei gure harrobiko kide izan diren denbora guztian (Eizagirre, 8 urte klubean; Odriozola, 8 urte; Obeso, 5 urte; Begiristain, 2 urte) erakutsi duten konpromisoagatik, baita azken denboraldi honetan RFEF Bigarren mailara igotzeko erakutsi duten mailarengatik. Realak onena opa die etorkizun pertsonal eta profesionalerako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!