Gure hirugarren taldeak garaipenaren bidea berreskuratu du gaur arratsaldean Zubietan UD Mutilverari 1-0 irabazita. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira hasieratik eta aurrea hartu ahal izateko aukerak sortu dituzte lehen zatian. Argiena Gorosabelen burukada bat izan da, ate barruan amaitu dena, baina bertan behera utzi dute jokoz kanpo zegoelako. Guibelaldek ere berea izan du buruz, errematea langaren gainetik joanda.
Txuri-urdinen nagusitasunak bigarren zatian jarraitu du. Partida hasi eta gutxira euren saria aurkitu dute, merezita: Ramirezen erdiraketa eskuinetik eta Gorosabelen burukada perfektua, oraingoan legezkoa, donostiarrak aurretik jartzeko. Gure bigarren filialak estutzen jarraitu du neurketa erabakita uzteko asmoz, baina bigarren gola ez da irits. Nafarren aldetik ere ez da iritsi, eta ez da inoiz garaipena arriskuan egon. Hiru puntu oso garrantzitsu berriro irabazteko sei jardunaldiren ondoren. Datorren asteburuan AD San Juan bisitatuko dute. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real C: Galindo, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Olarra, H. Martin (Garro, min. 60), Lete, Guibelalde, Ramirez, Arenzana (Astiazaran, min. 46), Pontones (Ropero, min. 83) eta Gorosabel (Orobengoa, min. 60).
UD Mutilvera: Ojer, Aldave (kap.) (Soroa, min. 87), Morte, Cubillas (Los Santos, min. 75), Cisneros, Pedroarena, A. Perez, Biesa, Telletxea (Ayensa, min. 65), Arano (J. Perez, min. 65) eta Pascal.
Gola: 1-0: Gorosabel, min. 56.
Epailea: Alvarez Rodriguez. Txartel horia erakutsi die etxeko Larrañagari eta kanpoko Biesari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin