REAL BETIS 0-0 REAL SOCIEDAD

Baliotsua

Hortxe jarraitzen du Betisekiko sei puntuko tarteak. Gaur Realak hutsean berdindu du Villamarinen txuri-urdinak hobeak izan dira lehen zatian, etxekoak zertxobait hobeak izan direlarik bigarrenean. Areatan asmatu gabe, berdinketa justua izan da eta donostiarrek andaluziarrekiko abantaila mantentzen dute.

Reala bikain sartu da partidara. Presio biziarekin, txuri-urdinek ez diote Betisi jokatzen utzi eta ia denbora guztian kontrako zelaian egon dira. Hurbilketa ugari izan dituzte, baita aukera politen bat ere, hala nola Take eta Sorlothen pare bat, atea aurkitu ez dutenak. Remirok, bestalde, pozoitu egin den Ruibalen erdiraketa batean baino ez du parte hartu behar izan. Imanolen taldeak lehen zati ona egin du.

Bigarren zatian etxekoak hobeto zelairatu dira, baina Canalesek gora bidalitako errematea izan ezik, ez dute aukera garbirik izan. Txuri-urdinek, erasoan, lehen zatian baino zehaztasun gutxiago izan dute eta ez dira Rui Patricio urduritzeko gai izan azken minuturarte. Orduan, Merinoren jaurtiketa batean, ez da gola eta garaipena urruti izan.
Realak puntu oso ona lortu du Heliopolisen. Jardunaldi bat gutxiago eta zuri-berdeekiko aldea sei puntutan mantentzen da. Baina asko geratzen da eta jarraitu egin behar da. Aurrera, Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!