GIPUZKOA COOPERA PROIEKTUA

Baloreek ez dute mugarik

Vídeo

Egurdian aurkeztu da Gipuzkoa Coopera, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Real Sociedad Fundazioak sorturiko proiektua. Horren bidez El Salvadorreko Ahuachapan hirian elkarbizitza sustatu eta gazteen biolentzia prebenitzea lortu nahi da. Gipuzkoa Coopera hezkuntzaren eta kirol jardueraren bidez baloreak transmititzea xede duen ekimena da.

Proiektu hau Ahuachapan hirian gauzatzen ari da urte askotik hona El Salvadorren gure fundazioaren laguntzarekin Bergarako ADIC Gobernuz kanpoko erakundeak (Asociación para el Desarrollo Integral Comunitario de San Salvador) egiten duen lanari esker. Mikel Andueza ADIC-eko zuzendaria da eta 30 urte darama El Salvadorren eta Oscar Chicas dugu proiektuaren arduraduna. Biak prentsaurrekoan izan dira Denis Itxaso, Kultura eta Lankidetza diputatua, eta Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendariarekin batera.

El Salvadorren indarkeria egiturazko bilakatu da, azken 10 urtetan 35.000 hildao baino gehiagorekin. Gipuzkoa Cooperari esker indartu egingo da kirol lehiaketen antolakuntza, eskolen eskutik, baloreak transmititzeko El Salvadoreko gaztediari. Proiektu hau 20 irakasle, 673 irakasle eta 540 gazterekin ari da aurrera eramaten, sensibilizazio tailerrak, kirol lehiaketak eta El Salvadorreko elitezko atletek emandako motibazio hitzaldien bitartez. Gazte guztiei adiskidetasuna, taldeko lana, kirol espiritua eta norbera hobetzeko grina bezalako baloreak transmititzea da helburua. Hori guztia gazteak El Salvadorren dagoen biolentzia dinamikan sar ez ditezen intentzioarekin.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!