BIZIKLETAZ ADINIK EZ

Belaunaldien arteko topaketa polita Zumaian

Beste behin ere, 'Bizikletaz Adinik Ez'ek (BAE) Zumaia bisitatu du Real Sociedad Fundazioarekin batera. Herri honetako erabiltzaile berriak trizikloz ibilaldi zoragarria gozatu zuten beraien kale preziatuenetatik barrena.

Oraingoan, belaunaldiarteko topaketa izanik, Otezuri zaharren egoitza eta Branka eguneko zentroa, Zumaiako Udaleko agintariekin batera, udalerriko bi ikastetxetako DBHko 3. mailako ordezkariekin elkartu ziren.

Ekintza honek, beste behin ere, trizikloz osatzen diren irteera hauetan egiten den lan ikaragarria erakusten du: adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.
BAErentzat behar duten pertsonei denbora eskaintzea balio garrantzitsuenetako bat da, eta horrek oso ondo uztartzen du Real Sociedad Fundazioaren helburuekin.

Zumaian oso esperientzia aberasgarriak bizi izan dituzte parte-hartzaileek, kolektibo desberdinetako pertsonen arteko lotura sortuz eta harreman berriak euren bihotzetan betirako geratuko direnak.

Gainera, urriaren 22an, larunbatean, BAEk antolatutako ekitaldi bat egingo da Cervantes plazan, hiru kolaboratzaileren ibilbidea ezagutarazteko: Paco Gómez, Gospel Experience eta Real Sociedad Fundazioa.

Ekitaldia 12:00etatik 13:00etara izango da, eta BAErekin elkarlanean egindako lanagatik hainbat aintzatespen banatuko zaizkie lehen aipatutakoei.

Ziur gaude topaketa polita izango dela.

¡Bertan itxarongo zaituztegu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!