CD VALLE DE EGUES 0-0 REAL C

Beste puntu bat

Gure hirugarren taldeak puntu berri bat lortu du gaur arratsaldean Valle de Eguesen aurka hutsean berdinduta. Txuri-urdinek partidaren pisua eraman dute lehen zatian, baina ez da aukera argirik izan partida irekitzeko. Gure bigarren filialak nagusitasun horri eutsi dio aldageletatik igaro ondoren, eta gero eta arrisku handiagoarekin iritsi da minutuek aurrera egin ahala. Bi aukera onenak Gorosabelen bitartez iritsi dira: lehenik, zutoinean jo duen erremate batekin, eta, handik gutxira, jokoz kanpo egoteagatik baliogabetu dioten gol batekin. Azkenean, nahiz eta txuri-urdinak etengabe saiatu, markagailua ez da mugitu. Puntu berri bat gure hirugarren taldearentzat etxetik kanpo jokatutako bigarren neurketa. Datorren asteburuan Zubietara itzuliko dira Deportivo Alaves B hartzeko.

Fitxa teknikoa:

CD Valle de Egues: Lekumberri, Olague (kap.) (Grande, min. 64), Iriarte, H. Teres, Retegui, J. Teres, M. Diaz (S. Lopez, min. 80), P. Lopez (Arellano, min. 86), Astrain (F. Garcia, min. 64), Roncal eta Palacios (Lara, min. 80).

Real C: Olasagasti, Merino, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Torres (Astiazaran, min. 88), Guibelalde, Arruti (Martin, min. 68), Garro (Eceizabarrena, min. 68), Ramirez, Lete (Olarra, min. 88) eta Zubizarreta (Gorosabel, min. 46).

Epailea: Lazaro Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Retegui, Iriarte eta Bustori eta kanpoko Torresi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!