WALKING FOOTBALL

Bigarren denboraldirako animatzen zara?

Vídeo

Hemen da Walkin Footballen bigarren denboraldia, berrogeita hamabost urtetik gorako pertsonengan bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko helburua duen ekimena. Gainera, proiektu honen bidez kolektibo horretako pertsonek jarduera fisikoa egiten duten bitartean harremanak sozialak sustatu ahal izateko espazio bat sortu nahi da. Real Sociedad Fundazioaren proiektu hau kirol-jardueren bidez bizimodu osasungarria sustatzeko interesaren barruan kokatzen da, kasu honetan 55 urtetik gorakoentzat.

Lehen denboarladia arrakastatsua izan zen, 50 bat pertsona parte hartu baitzuten bizimodu aktiboa mantentzen eta ondo pasatzen laguntzeko diseinatua dagoen futbol modalitate honetan. Futbolean jokatzean datza, baina aldaketa batzuekin: oinez jokatzen da eta ezin da korrika egin, kontaktua saihesten da eta ezin da baloia buruaren gainetik altxatu, beste arau batzuen artean. Realeko entrenatzaile batek astean behin ordu eta erdiko entrenamendua egingo du Walking Football-en parte hartu nahi duten pertsona guztientzat.

Entrenamenduak irailaren 20an hasiko dira eta asteartero izango dira 11:00etatik 12:30etara, eta Arrasaten hilaren 21ean hasita eta asteazkenero, ordu berean.

Kirola egiteko beste modu batez gozatu nahi duten 55 urtetik gorako pertsona guztiek Walking Footballen izena eman ahal izango dute esteka honen bidez.

Real Sociedad Fundazioaren proiektu honek Adinberri, Donostia Lagunkoia, Matia, Adinkide, Agujipens (Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkartea) eta Arrasateko Udala.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!