CA Osasuna 0-1 Real Sociedad

Bosgarren!

Realak denboraldi historikoa borobildu du. Talde txuri-urdinak bosgarren postuan bukatu du Liga Sadarren, Isaken bigarren zatian lortutako golari esker. Urte bikaina. Merezita.

Realak garaipena behar zuen beste zelaietara ez begiratzeko eta bosgarren postua ziurtatzeko. Gorritxoen estadio ederrean igarri da txuri-urdinen beharra, eta taldea nagusi izan da, baina ez da gai izan Juan Perezek defendatutako atearen aurrean aukera gehiegi sortzeko. Isaken jokaldi bat, Porturen azken pasean asmatu ez duena, eta Guevararen errematea izan dira lehen zatiko aukerarik onenak. Roberto Torresen urruneko jaurtiketa izan da gorritxoen arrisku bakarra.

Bigarren zatian donostiarrek martxa bat gehiago sartu behar izan diote partidari. Oyarzabal, jaurtiketa gurutzatu batean, ez da goletik urrun egon. Antzeko beste jokaldi batean, are argiagoan, Isaken jaurtiketa desbideratua atera da. Aukerak bata bestearen atzetik zihoazen, baina gola ez zen iristen. Silvak ere ez du asmatu aukera garbian. 86. minutuan, Isakek Januzajen erdiraketa eder bat harrapatu du garaipenaren gola sartzeko.

Ametsezko denboraldi bat amaitu da. Ia ezinezkoa da hobeto egitea. Hau poza guztiontzat. Europara itzuliko gara ate handitik. Zorionak realzale guztiei. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

CA Osasuna: Juan Perez, Nacho Vidal, Unai Garcia (Ramalho, min.54), David Garcia, Manu Sánchez, Torro (Moncayola, min.46), Oier (kap), Iñigo Perez (Javi Martinez, min.80), Roberto Torres, Kike Barja (Jony, min.80) eta Enric Gallego (Budimir, min.68).

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal, Guevara, Zubimendi, Silva (Carlos Fernandez, min.73), Oyarzabal (kap) (Barrenetxea, min.82), Portu (Januzaj, min.82) e Isak (Roberto López, min.88).

Gola: 0-1: Isak, min.86.

Epailea: Figueroa Vazquez. Txartel horia erakutsi dio etxeko Enric Gallegori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!